Mendi Erronka 2022

Zaldai Mendi Erronka 2023

  • Erronka: Urte beteko tartean, jarraian emandako zerrendako Euskal Herriko zein Pirinioeoetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez.
  • 0-10 urte arteko haurrek: gutxienez 3 herrialdetako 5 mendi.*
    • Hauen kasuan, guk aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko “buzoidun” beste edozein mendik ere balioko du.
  • 10-18 urte artekoek: gutxienez 3 herrialdetako 5 mendi.
  • 18 urtetik gorakoek:  gutxienez 5 herrialdetako 10 mendi.
  • Helburua: Lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez
    Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi desbedinak ezagutzea.
  • Nork hartu dezake parte: Bazkide zein bazkide ez diren adin tarte guztietako
    mendizaleek
    har lezakete parte.
  • Izen ematea: www.zaldaimenditaldea.org web gunean Mendi Erronkako atalean jarriko dugun galdetegian eman beharko da izena.
  • Nola parte hartu: Mendiak igo ahala argazkiak #ZaldaiMendiErronka23 traolarekin
    sare sozialetan elkarbanatuko ditugu eta behin erronka bukatuta e-mail bat bidaliko dugu
    zaldai@hotmail.com helbidera erronkan parte hartu dutenen izen abizenak, herria eta
    telefono bat gehituta mendien argazki guztiekin batera.
  • Sari Banaketa: Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute 2024ko
    urtarrilean ospatuko den VII. Mendi Astearen barruan.

 

Mendien zerrenda

Izen emateak

Mendi erronkan izena emateko beheko inprimakia bete behar da

Deskargatu hemen 2023ko Zaldai Mendi Erronkako egutegia: