Mendi Erronka 2020

Zaldai Mendi Erronka 2020

 

Helburua: Lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzea da erronka honen helburua.

Nork parte hartu dezake: Bazkide zein ez bazkide diren adin tarte guztientzako dago zabalik.

Noiz: Urtarrilaren 1etik Abenduaren 31ra arte

Erronka: Urte beteko tartean, aurrez emandako zerrenda batetako Euskal Herriko zein Pirinioenetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez. Eguneko mendi tontor bat igo ahalko da bakarrik. Mendiak Oinez, Korrika edo Bizikletan igo beharko dira, beti ere norberak egin beharko du tontorrera iristeko beharrezko ahalegina.

  • 0-10 urte bitartekoek. 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direnak (Hauen kasuan, guk aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko buzoidun edozein mendik ere balio izango du erronka burutzeko)
  • 18 urtetik beherakoek. Zerrendako 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direlarik.
  • 18 urtetik gorakoek. Zerrendako 10 mendi, gutxienez 5 herrialdetakoak izan behar direlarik.

Sari Banaketa: Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute 2021eko Urtarrilean ospatuko den IV. Mendi Astearen barruan.

Nola parte hartu: Behin izena emanda mendi bakoitza igotzean tontorreko argazki bat igo beharko da orri honetan bertan dagoen galdetegia erabiliz.

EZ DIRA EMAILEZ EDO WHATSAPEZ JASOTAKO ARGAZKIAK KONTUAN HARTUKO!!!

Mendien zerrenda

Izen emateak

Mendi erronkan izena emateko beheko inprimakia bete behar da

 

Mendiak igo

Mendiak igo ahala beheko galdetegia bete behar da.