Mendi Erronka 2019

Zaldai Mendi Erronka 2019

Helburua: Lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzea da erronka honen helburua.

Nork parte hartu dezake: Bazkide zein ez bazkide diren adin tarte guztientzako dago zabalik.

Noiz: Urtarrilaren 1etik Azaroaren 30era arte

Erronka: 9 hilabeteko tartean, aurrez emandako zerrenda batetako Euskal Herriko zein Pirinioenetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez. Eguneko mendi tontor bat igo ahalko da bakarrik. Mendiak Oinez, Korrika edo Bizikletan igo beharko dira, beti ere norberak egin beharko du tontorrera iristeko beharrezko ahalegina.

  • 0-10 urte bitartekoek. 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direnak (Hauen kasuan, guk aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko buzoidun edozein mendik ere balio izango du erronka burutzeko)
  • 18 urtetik beherakoek. Zerrendako 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direlarik.
  • 18 urtetik gorakoek. Zerrendako 10 mendi, gutxienez 5 herrialdetakoak izan behar direlarik.

Sari Banaketa: Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute Abenduan ospatuko den III. Mendi Astearen barruan.

Mendien zerrenda

Izen emateak

Mendi erronkan izena emateko beheko inprimakia bete behar da

 

Mendiak igo

Mendiak igo ahala beheko galdetegia bete behar da.

Adi! Erronka bukatzean igotako mendi guztien zerrenda eta argazkiak zaldai@hotmail.com helbidera bidali beharko dira. Mezuan argi adierazi beharko dira erronka burutu dutenen izen abizenak eta adina.