MENDI ERRONKA 2018

Helburua: Lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desbedinak ezagutzea da erronka honen helburua.

Nork parte hartu dezake: Bazkide zein ez bazkide diren adin tarte guztientzako dago zabalik.

Noiz: Urtarrilaren 1etik Azaroaren 30era arte

Erronka: 9 hilabeteko tartean, aurrez emandako zerrenda batetako Euskal Herriko zein Pirinioeoetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez. Egun bakarrean mendi tontor bat igo ahalko da bakarrik.

  • 0-10 urte bitartekoek. 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direnak (Hauen kasuan, guk aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko buzoidun edozein mendik ere balio izango du erronka burutzeko)
  • 18 urtetik beherakoek. Zerrendako 5 mendi, gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direlarik.
  • 18 urtetik gorakoek. Zerrendako 10 mendi, gutxienez 5 herrialdetakoak izan behar direlarik.

Sari Banaketa: Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute Abenduan ospatuko den II. Mendi Astearen barruan.

2018ko Mendi erronkan izena emateko:

Igo dituzuen mendietako argazkiak bidaltzeko:

Mendien zerrenda

Bizkaia Araba
Ganekogorta / Belaute 999 m Txarlazo 1188 m
Aldamin 1373 m Baio 1197 m
Mugarra 969 m Oriol 1132 m
Urregarai 704 m Malkorra 1246 m
Gallanda 524 m Joar 1417 m
Gipuzkoa Iparraldea
Buetraitz 1320 m Okabe 1466 m
Irimo 901 m Arxuria / Peñaplata 758 m
Erlo 1030 m Buztanzelhai 1026 m
Adarra 819 m Lakhura 1877 m
Uarrain 1344 m Jara 812 m
Nafarroa Pirineoak
Sollazbizkargaña / Intzako dorrea 1430 m Bisaurin 2670 m
Bargagain 1153 m Castillo de Acher 2384 m
Putarri 1299 m Auñamendi 2504 m
Ezkaurre 2045 m Anayet 2574 m
Urkulu 1423 m Posets 3369 m