Abenduak 13 – Asteazkena – Dokumental Emanaldia

AIZKORA HOTSAK GOI MENDIETAN

66 min.  –  Dokumentala – 2011 – Bideografik – Protagonistak: Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta “Bihurri”, Xabier Erro
Hiru pertsonaia, bidaia bat eta helburu bat amaieran: autoa Felix Baltistan Fundazioari ematea. Abenturaren bitartean aizkora-erakustaldi bi euskal kultura ezagutarazteko. Eta kontakizun horrekin batera, beste istorio bat. Alex Txikon, hiru pertsonaietako bat, kirol-erronka garrantzitsu batean murgilduko da: 8.000 metrotik gorako menditzar biren tontorra jotzea, G-1 eta G-2, eta K-2ra igonda espedizioa biribiltzea. Istorio bi; desberdinak, baina pertsona baten bitartez elkarren artean lotuta. Gai izango dira parte-hartzaileak abentura arrakastaz amaitzeko?

Comments are closed.